Ahots garbi bat paisaia toxikoetan barrena.
Laurel Halo - Quarantine (2012)
Urteko diskoetako bat niretzat.
Kanta hau oso CAN da ezta? Lo-Fi UKrautrock! Ba jazz kosmiko apur bat ere aurki dezakegu diskoan. Eta Dub ohiartzunak. Eta Hip-hop oso apurtua. Ta post-punk jarrera. Eta inprobisazio ugari eta POPa maiuskulaz. Eta belar kanuto asko. Batez ere.
Dean Blunt & Inga Copeland (AKA Hype Williams) - Black is beautiful / Hyperdub 2012
Paco Sala / Ro-Me-Ro (Digitalis 2012)
Aurten entzun doten gauzarik ederrenetako bat.
R&B drogaue / Pop baltz onirikue / itsaso azpiko radioformula.
Free download: http://depositfiles.com/files/lt7a41234
amets elektrikoak, espiralean.
OSAMPURUMPURI
Muelle 3ekoekin egiten ari naizen TRANSFERENTZIAK* proiekturako bideotxo bat.
Londresen, tximeleta hitza hizkuntz ezberdinetan kolekzionatzen zuen gizon bat ezagutu nuen. Interneten, tximeleta hitzaren itzulpen lista bat aurkitu dut, eta Software bat hitz guzti horiek kantatzen ipini dut. Ta sute txiki bat. Sute interespazial bat.
*bederatzi astetan zehar, bedaratzi pertsonen artean, idea ta artelan transferentzia prozesu bat. material bat heltzen zaizu, gai bat, eta aste bete daukazu gai horren inguruan jasotako materiala tranformatzeko, eta beste bati pasatzeko. Telefono deskatxarrau estilora.
Stones Throw-k prest dauka Minimal Wave Tapes vol.2
Protoelektronika DIYa, kasettetik binilo/digitalera.
Ez dakit Blackest ever black baino zigilu ilunagorik dagoen gaur egun.
Aphex Twin-eri El Pais-en galdetu zioten orain gutxi:
-Ze musika entzuten duzu gaur egun?
-Raime.
txakurraren ilea